Birzikleta elkartearen lemarekin bat egin eta euren kanpainan parte hartu genuen urtarrila amaieran: “Ez bizikletarik gabeko umerik, ez umerik gabeko bizikletarik”. MILA ESKER ekimenean parte hartu duzuen guztiei!!!

Asteburu honetan, Hik Hasik Haur Hezkuntzako profesionalen prestakuntzan sakontzeko asmoz eskaintzen duen bi urteko formazioko ikasleak izan dira gure Uzturpe Ikastolako Haur Hezkuntzako geletan. 

Omenaldi txiki bat egin nahi izan diegu ikasturte guzti hauetan zehar gure ikasle izan direnei eta lortu dugu erronka!
 

Kultur Asteari urtero mendi irteera batekin ematen diogu amaiera baina aurten ezinezkoa izango denez mendi batzordetik beste proposamen batekin gatozkizue.