DBHko Ekintza-tailerrak

Ekainean zehar DBHko ikasleek tailer eta ekintza ezberdinetan parte hartzeko aukera izan dute. Ikasturte amaierako errefortzu saio eta azterketekin batera, ekaineko ekintzak ere antolatu ditugu. Ikasle bakoitzaren egoeraren arabera batzuetan edo besteetan parte hartzeko aukera izaten du. Era guztietako ekintzak antolatu ditugu aurtengoan; Natur inguruneko kirol jarduerak, Muralak, Antzerkigintza, Bideogintza, Josten ikasten, Haurtzaro-Jolasaro, eta Argazkigintza, hain zuzen.

Hona HEMEN egun hauetan atera ditugun zenbait argazki.