HHko irakasleen eskutitza

Haur Hezkuntza maitea, 

Zer moduz zaudete? Gu ondo gaude, etxean, zuek bezalaxe. Egunero egunero irakasle guztiak ordenagailua ireki eta lanean hasten gara elkarrekin. Egunon Enara! Egunon Amaia! Egunon denoi! Horrela hasten da gure eguna. Poza ematen digu goizero elkar ikustea. Momentu batzuk beste batzuk baina zailagoak dira, baina tira, elkarrekin aurrera goaz!

Jarraian, zuentzako proposamen desberdinak jartzen ditugu webgunean. Beraz, badakizue, sartu eta aukeratu nahi dituzuenak! Eta gogoratu! Nahi baduzue argazkia atera eta zuen irakasleari bidali! Faltan botatzen zaituztegunez, argazkitan ikusiko zaituztegu eta pozik jarriko gara!

Besterik gabe, besarkada erraldoi bat eta muxu potolo potolo bat denon partez!

HH-ko irakasleak