Jordyn etxeko ikasgelan

Egoera berezi honen aurrean, gure gelako errutina ahalik eta gutxien aldatzen saiatzen ari garen honetan, Jordyn gure saioetara gonbidatzen jarraitzen dugu DBHn. Bakoitza bere etxean dela, bideokonferentziaz elkartu eta, jolasak aitzakia hartuta, ingelesari ekiten diogu, entzumena eta ahozkotasuna indartzeko asmoz. Esperimentua oso positiboa izaten ari da, eta momentuz guessing game eta Kahoot jolasekin tarte polit bat pasatzeko aukera izan dugu. Honez gain, Jordyn bera Youtuber paperean sartu da eta hainbat bideo grabatu dizkigu; esaterako, Kanadako opil tradizional (eta oso goxo) batzuk prestatu dizkigu, eta pare bat ipuin marraztu eta kontatu dizkigu. Jordyn-i eskerrak eman beharrean gaude, lan handia egiten ari baita ikasleen motibazioa goxatu nahian. Thanks a lot!

Youtube Video Links:

Stories

“If I could not cry”

 

“Brown bear, brown bear, what do you see?”  

 

Cooking 

Bannock