Liburuaren eguna 2020

Etxetik irakurzaletasuna sustatzen.

Aurtengo ikasturte bukaera honetan bizi dugun egoerak Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunak moldatzera eraman gintuen.

Hori dela eta, Uzturpe osatzen dugun guztiongana iritsi nahirik Liburuaren eguna 2020 sitea sortu genuen. Bertan, ikasle, irakasle eta familiek gauzatutako ekintzak txertatu eta guztion eskura jarri genituen. Haur Hezkuntzari dagokionez, istorioak sortzeko eta orri aurkitzailea egiteko gidak prestatu genituen; Lehen Hezkuntzan, ikasleek sortutako ipuinak igo genituen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek gustuko liburuen proposamen eta iruzkinak egin zituzten.

Horretaz guztiaz gain, irakasleok etapaka banatuta ipuin desberdinen grabaketak ere gauzatu genituen eta familiek etxean egindako irakurketa saioen argazkiak ere bertan bildu genituen.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu ekintza hauetan parte hartu duzuen guztiori eta gogoratu egunerokoan ere gure blog desberdinetan irakurzaletasunarekin loturiko hainbat proposamen aurki ditzakezuela.