Liburuaren nazioarteko eguna 2020

Kaixo, Uzturpekide:

Dakizuen bezala bihar, apirilak 23, Nazioarteko Liburuaren Eguna ospatzen da. Bizi dugun egoera kontuan izanik,  gauzatuko ditugun ekintzen laburpen xume bat duzue hemen. Gure etxeetatik ere egun garrantzitsu hau nabarmendu nahi dugu eta,  horregatik, parte hartzera gonbidatzen zaiztuztegu. 

Liburuaren eguneko egitaraua:

  • HH istorioa sortzeko gida

  • HH orri-bilatzailea egiteko tutoriala

  • LH1-2-3 Ipuinak ikusgai blogetan

  • LH4-5-6 egunean bertan ikasleek idatzitako ipuinen grabaketak (aurrerago ikusiko dira)

  • DBH1Ako ikasleek liburu gustukoen zerrenda eta zergatia

  • Irakasleen irakurketak

  • Egin nahi dugun azkeneko ekintzetako bat egun honetako klasiko bat da ikastolan: irakurketa konpartitua, “Familian irakurketa” izenekoa. Gure asmoa familiako zaharrenek (anai-arreba edo gurasoek) txikienei ipuin bat kontatzea izango litzateke. Ekintza horren argazkia tutoreari bidali eta ikusgai jarriko genuke ikastolako blogeetan. 

Irakurketa on, guztioi.